figurazioa

Oso gaztea zenetik, Lizasok buztinean pentsatzen du eta buztinean bizi da. Material horren bitartez bozetoak egiten ditu eta bere malgutasunari esker, trebetasun handiarekin, bere pentsamenduak gorpuzteko gai da. Larogeiko urteetan eltzegintzan oinarritutako piezak egin zituen, elementu industrialik erabili gabe. Geroago, formatu handiko buztinezko piezak sortu zituen, hizkuntza etnografikoagoa erabiliz, neurriz kanpoko giza gorputzak eginez eta beti indarra irudikatuz. Oso bilduma garrantzitsu bat Chicagon dago, 90ko bukaeran egin zituen erakusketetan. Obra horietako asko, material iraunkorragoetan egin zituen, batez ere brontzez.