lan monumentala

Hiriko eskultura helburu bilakatzen da, ingurua eraldatzeko aukera eskaintzen duelako; era masiboan publikoari artea hurbiltzea da gakoa, demokratizazioa lortzeko. 

Ez dago modu bakar bat, izan ere, lan egiteko hainbat bide batera egon daitezke une berberean, emaitza plastiko eta kontzeptual desberdinak sortzeko. Ikerketa artistikoak egiteko espazioak amaitutzat inoiz ez ematearen emaitza da. Unibertsoen aniztasunean murgilduz, sormeneko bilakaera jakin batean artea ulertzeko modu ezberdinak ezagutu ahal ditugu.

Sortzeak materiarekin mintzatzea adierazi nahi du: Hari entzuten jakin behar da, eta ulertu zertan bilakatzea gustatuko litzaiokeen une horretan. Piezak funtzionatzen badu, horrek esan nahi du esaten zigunari behar zuen beste arreta eman geniola. Solasaldiari ekiten diogunean, berarekin bat egiteko eta gure nortasunaren zati bat oparitzeko eskatzen digu; izan ere, piezaren eskuetan balego, materia eta besterik ez izaten jarraituko luke…